super amara Bera Bera, EHF European League arituko den Guerreras Iberdrola Ligako talde bakarra, QR3n sartuko da lehian, azaroan, multzoen fasera giltzarri, baina Vienan uztailaren 15ean egingo da zozketan aurkari gogorrak toka dakizkioke.
Europako Eskubaloi Federazioak gaur jakinarazi du Europako kluben arteko bigarren lehiaketa jokatzeko onartutako taldeen zerrenda. Guztira, 37 klubek osatzen dute taula 25-26 denboraldirako. Horietako lau multzoen fasean daude zuzenean sailkatuta: Thüringer HC, Nykøbing Falster, Sola HK eta CSM Corona Brasov.
Europako 30. parte-hartzean, super amara Bera Berak, zerrendaburu onenen mugan geratu denak, aurreko denboraldiko bi alemaniarrak izan ditzake aurkari QR3 proban: Bensheim-Auerbach edo Blomberg-Lippe eta Oldenburg, Fernandes, Cavo, Alicia Fernández eta Cesáreoren Lubin poloniarra, Dijon edo Chambray frantziarrak, Baia Mare errumaniarra, Tertnes Bergen edo Lavik norvegiarrak, Viborg daniarra, Esztergom hungariarra edo Kroaziako Lokomativa Zabreg.