Bera Bera

Select your language

Euskal Eskubaloi Federazioak kadete eta jubenil neskek 25-26 ligako egutegiak ezagutarazi dituzte gaur. Ondorioz, Lacturale Bera Bera etxean hasiko da urriaren 18an Kukullaga hartuz eta Elgoibarren amaituko du lehen fasea.

Aurten Ligak oso nobedade garrantzitsua du, Euskal Federazioak Asanbladan onartutako, alegia. Hau da, jubenil eta kadete taldeek lortzen dituzten puntu kopuruak kontutan hartuta, hiru taldeak galduko dute maila eta laugarren batek kanporaketa jokatuko du, igoera fasean bigarren gelditzen den taldearekin. Ondorioz, 26-27ko ligak zortzi taldez osaturik egongo da, jokatzeko sistema ere aldatuz, joan-etorrian izango baita, 14 jardunaldi jokatuz.

25-26 liga: 9. Jardunaldiak: kadete eta jubenil neskak:

Urriak 18: Lacturale Bera Bera vs Kukullaga

Urriak 25: Errotabarri vs Lacturale Bera Bera

Azaroak 1: Bidasoa vs Lacturale Bera Bera

Azaroak 8: Lacturale Bera Bera vs Pulpo

Azaroak 15: Zarautz vs Lacturale Bera Bera

Azaroak 30: Lacturale Bera Bera vs Basauri

Abenduak 14: Urdaneta vs Lacturale Bera Bera

Abenduak 20: Lacturale Bera Bera vs Orio

Urtarrilak 18: Elgoibar vs Lacturale Bera Bera

Euskal Kopako kanporaketak

Gaur ere Euskal Kopako kanporaketak zozketatu dira. Estatuko mailan jokatzen duten taldeak bi multzoetan banatuta gelditu dira. Bera Berak bi partida jokatuko ditu Basaurin abuztuaren 30ean eta Bidebietan, irailaren 13an, Errotabarri hartuko du. Irabazleak Zuazo izango du aurkari finalerdietan. Super Amara Bera Beraren aurkaria, aldiz, hautako bat izango da Zarautz, Eibar edo Urdaneta.

Jubenil mailan, berriz, Lacturale Bera Berak Kukullagarekin jokatuko du kanporaketa. Irailaren 21ean etxean eta 28an, Etxebarrin. Kadete taldeak, aldiz, Ermuan egingo du debuta irailaren 14an eta Kukullaga hartuko du Donostian irailaren 28an.   

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores