Mecalia Atletico Guardesek bi puntuak eskuratu ditu (28-30, 13-12 atsedenaldian) bigarren zati bikainari esker. super amara Bera Bera baino arlo guztietan nagusi izan da, donostiarren defentsa aurreratzen saiatu da, 45. minutuan aurretik jarrita, Somazaren golari esker (20-19), baina Ana Seabrak 7x6koa jarri du, eraginkorra izan dena partida irabazteko.
Bederatzi partida jokatu ditu asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiak. Zilarrezkoan, igandean 12,15etan Bidebietan, Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du, saikapenean puntu bakar batera gerturatzeko aukera duelarik.
“Altxatzea tokatzen da, gauzak beste taldeak baino hobeto egiten ez dituzunean hau gerta daiteke” adierazi du Imanol Alvarezek komunikabideen aurrean, “hobeto egin dugunean, boladak izan ditugu galdu gabe”. “Orain emaitzei dagokienez une onenean ez dagoen taldea dator, baina biharko partida zaila izango da” Mecalia Atletico Guardesen bisitari erreferentzia eginez, Gascan (18etan) (Tania Rodríguez – valentziarra– eta Lorena García – aragoikoa–).
super amara Bera Berak lidergoa berretsi nahi du larunbat honetan Gascan (18etan), Mecalia Atletico Guardes aurkari zuzenaren aurka, talde donostiarrarengandik bi puntura dagoena. Puntu bakarrera dagoen Rocasak lasaitasunez ikusiko du neurketa, igande eguerdian Arrecifen jokatuko duelako bere partida.



































