Espainiako Eskubaloi Federazioaren egoitzan eguerdian egindako zozketak Guerreras Iberdrola 26-27 liga hasiera zorrotza eman dio super amara Bera Berari. Izan ere, talde gipuzkoarra Gascan hasiko da Replasa Beti Onaken aurkako derbiarekin, irailaren 9an, asteazkenean, fase erregularra ere etxean amaituko du, Zonzamas Plus Car Lanzaroteren aurka, eta irailaren 12an Malagara egingo du bidaia eta Pozuelo de Calatravara handik lau egunetara, 16an alegia.
Jasangarritasunean espezializatutako Sinnple aholkularitzarekin lankidetzan eta GHG اl nazioarteko metodologiari jarraituz, txostenak 2024/25 denboraldia osorik hartzen du (2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era) eta klubaren etorkizuneko neurketetarako oinarrizko urtea izango da.
Espainiako Eskubaloi Federazioak larunbatean Orihuelan egindako batzarrak Superkopa eta Ligako lehiaketa sistemaren aldaketak eta 2026-27 denboraldirako kirol egutegia onartu zituen, besteak beste. Zozketa ekainaren 25ean izango da, ostegunean 13etan, Guerreras Iberdrola ligaren fase erregularra irailaren 9an hasi eta 2027ko maiatzaren 1ean amaituko da.
Telden jokatu zen Guerreras Iberdrola Ligako finalaren bigarren zatiaren erdialdean, baloi bat berreskuratu nahian, Elke Karsten eskuin sorbaldan erori zen, berehala eraman zuen eskua mindutako eremu horretara, eta, jarraitzen saiatu arren, aulkira erretiratu behar izan zuen. Argentinan dagozkion probak egin ondoren, ezkerreko alboak ezegonkortasuna du labrumean, ondorioz, ekainaren 29an ebakuntza egingo diote.
































