Alexandra Shunuren etorrerarekin, nahi baino gehiago atzeratu dena burokrazia tarteko, Jon Begiristainek super amara Bera Berako jokalari guztiak ditu jada 26-27 denboraldiari ekiteko. Ofizialki denboraldia irailaren 5ean hasiko da Donostiako taldearentzat, Rocasa Gran Canariaren aurka Superkoparekin, Vigon jokatuko dena.
Egiako 31. Txapelketaren jabe egin da gaur super amara Bera Bera mendean hartuta (25-30, 13-17 atsedenaldian), bi areatan hobeto asmatu duelako eta errotazio handiagoa izan duelako. Hala ere, partida markagailuak erakusten duena baino estuago izan da.
Partida borobila jokatu du super amara Bera Berak Grafometal La Riojaren aurka (34-18, 16-8 atsedenaldian) Egiako txapelketan eta JDA Dijonen aurka neurtuko ditu indarrak bihar, larunbata, 19:30etan, talde frantziarrak Replasa Beti Onak (26-42) mendean hartu baitu. Bi taldeek elkar ikusiko dute berriro, Dijonen zazpi metroko marratik erabaki zen European Leagueko kanporaketaren ondoren.
Jon Begiristain buru duen 26-27 denboraldirako plantilla Donostian aurkeztuko da bihar, ostirala 20eta, Grafometal La Rioja taldearekin, Egiako Nazioarteko Torneoaren testuinguruan.
































