Bera Bera

Select your language

Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) kluben arteko Europako bigarren lehiaketan izena eman duten taldeen zerrenda argitaratu berri du. Izena eman duten 44 taldeen artean super amara Bera Bera dago, QR3n kokatua, eta, beraz, azaroan hasiko da lehian. Guerreras Iberdrola ligak lau talde aurkeztu ditu lehen aldiz.

EHFk kluben ranking irizpide berria baliatu du lehiaketa eratzeko. Europako Federazioak ohi bezala, lau talde kokatu ditu zuzenean multzoen fasera, kasu honetan: JDA Dijon -egungo txapelduna-, Thüringer HC alemaniarra, Ikas Handball daniarra eta DVSC Skyline hungariarra.

QR3an super amara Bera Berarekin batera dira Costa del Sol Málaga, HC Dunarea Braila (Rom), Bensheim Flames (Ale), Lokomotiva Zagreb (Cro), KGHM MKS Zaglebie Lubin (Pol), Hazena Kynzvart (Che) eta MOL Esztergom (Hun), hau da, talde horiek saihestuko ditu EHFk urriaren 13rako ezarri duen zozketan. Horien artean, Malagaz gain, 24-25eko multzoen fasean Bensheim alemaniar ezaguna, azken lauko finala jokatu zuen Esztergom hungariar sendoa, Dunarea Braila errumaniar indartsua edo Bera Berako jokalari ohiak osaturiko Lubin poloniarra.

Urriako QR2ak 16 kanporaketa izango ditu, gehienak oso interesgarriak. Uztailaren 14an egingo den zozketan, alde batean kalitate handiko taldeak daude, besteak beste, Danimarkako Viborg, Frantziako Chambray, Larvik eta Norvegiako Tertnes Bergen, Errumaniako Ramnicu Valcea eta Corona Brasov, Lublin poloniarra, Suediako Sävehof, Alemaniako Oldenburg eta Ligako Atletico Guardes eta Rocasa Gran Canaria.

Aurkarien artean honako hauek: Saint Amand (Frantziako ligako laugarren sailkatua), Nice Cote d 'Azur, Norvegiako Molde, Alemaniako Metzingen, Skara eta Boden suediarrak, Txekiako Banik Most, Crvena Zvezda eta Naisa Nis serbiarrak, Bjelovar eta Zrinski Cakovez kroaziarrak eta Suitzako Brühl edo Amicitia Zürich.

Sailkatzea garrantzitsua izango da, izan ere, 2027-28 denboraldiaz geroztik 24 taldek osatuko dute multzoen fasea, orain baino, zortzi gehiago. Halere, kanporaketak desagertuko dira, hortaz behin Ligan bidez lekua hartuta, EHFk rankina baliatuko du taldeak onartzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores