Lehen taldeko prest dauden jokalariekin bidaiatuko du bihar, Autocares Davidekin, super amara Bera Berak, Summer BAG txapelketaren zortzigarren edizioari ekiteko. 2022tik Villacelama Leongo udalerrian ospatzen dena. Aurten, abuztuaren 13an eta 14an, European League jokatuko duten hiru talde elkartu ditu.
Maitane Etxeberria eta Anne Erauskin kapitainek eta Lucia Prades atezainak Gascan aurkeztu dituzte gaur arratsaldean super amara Bera Berak aurtengo denboraldian erabiliko dituen kamiseta berriak. Klubaren koloreekin leial, lehen ekipazioa urdina izango da, laranjaz marra batzuk tartean eta bigarrena, laranja nagusi. Atezainek, berriz, hiru aukera izango dituzte: lila, berdea edo beltza.
Espainiako jubenil mailako selekzioak Munduko Txapelketa irabazi zuen atzo, Montenegro 26-23 mendean hartuta Errumanian. super amara Bera Berako Elene Fresco, Finalekoa ez ezik Txapelketa osokoa jokalaririk onena ere izendatu zuen IHFk.
































