Klubak eta parte hartzaileek oso positibotzat jo dute Bera Bera eskubaloiko Kanpusaren lehen edizioa. Zarautz, Getaria eta Zumaia artean burutu dena Ekainaren 21etik 27ra, bederatzi eta hamabi urte bitarteko 40 neska-mutil parte hartu zutelarik.
Imanol Alvarezen eta Jon Begiristainen zuzendaritzapean, kirol eta aisialdi jardueren zazpi egun oso izan dira, egokitu egin behar izan zireneak joan den astean Gipuzkoan zegoen bero bolada kontuan hartuta. Egunerokoan, Maren del Campo, Naroa Zabala eta Irati Azkue bigarren taldeko jokalarien laguntza izan zuten bi entrenatzaileek.
Horrez gain, kanpusa bisitatu dute Erik Balenciaga, Eneko Furundarena, María Zaldua, Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo jokalariek 40 gazteekin entrenaldi saioak ez ezik galdera zitalak ere erantzun zituzten.
Klubak esperientziaren balantze egokia egin du, 2027ko Campusa prestatzen ari da dagoeneko, eta bidalitako inkestatik jasotako erantzunek, hobetzeko iradokizunak jasotzeaz gain, erakusten dute gurasoentzat eta gazteentzat astebeteko egonaldia positiboa izan dela.
Lerro hauen bidez eskertu nahi diegu Zumaiako Pulpo taldeari kiroldegia erabiltzeko egindako gestioak tarteko, Zarauzko aterpetxeari egonaltdia biikaina izan delako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako sailari.































