Cristina Cabeza jubenil mailako hautatzaileak Errumanian jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzeko azken kontzentraziora deitu ditu Oihana Murgiondo eta Elene Fresco.
Cabezak 18 jokalari deitu ditu Ciudad Realera uztailaren 10erako. Bertan Nazioarteko Torneoa prestauko dute, uztailaren 17tik 19ra Quijote Arena kiroldegian ospatuko dena. Espainiak Turkiaren aurka neurtuko ditu indarrak uztailaren 17an, Kanadaren aurka 18an eta Frantziaren aurka 19an. Partida hauek 20etan izango dira eta streaming bidez ikusi ahal izango dira.
Bestalde, Munduko Txapelketan, C multzoan, Miovenia hirian Espainiak debuta egingo du Ginearen aurka uztailaren 29an (10,45 Donostiako orduan); 30ean, Uzbekistan izango da aurkaria (10,45etan) eta abuztuaren 1ean, Alemania (13etan).































