Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek Bidebietan, Gascan, Yoldin, Ordizia, Legazpin eta Elgoibarren arituko dira asteburu honetan.
Euskal ligan, senior taldeak Gascan hartuko du Egia larunbat arratsaldean; Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeek Elgoibarren jokatuko dute; Herrería Bidebieta taldeko mutilek, aldiz, Bidasoa izango dute aurkari larunbat goizean Bidebietan.
Kanporaketa iraultzeko zailtasunaren jakitun, super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek “aukeraren bat izango dugula” uste du, “baina leiho horrek ez du luze iraungo eta probetxua ateratzen saiatuko gara”. Gipuzkoarrek zazpi golei buelta eman beharko diete, eta Sola HK-k abantaila lortu zuen joaneko partidan (39-32) urtarrilaren aurrera European Leagueko multzoen fasea jokatu ahal izateko.
Argentina eta Brasilgo selekzioek klubari jakinarazi diote Txileko Panamerikanoetan aritu ziren super amara Bera Berako jokalariek, azaroaren 29tik abenduaren 17ra Norvegian, Suedian eta Danimarkan jokatuko den Munduko XXVI edizioan parte hartzeko deitu dituztela.
Oñatiko Aloña Mendiren aurkako bi partidak irabazita, Lacturale Bera Berak urrats handi bat eman du Euskal Ligan, kadete taldea sailkapenean bigarren postuan kokatu delarik. Senior taldea ere sendo aritu zen Elgoibarren, lidergoa sendotuz.
Euskal Liga mutiletan, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldea garaile atera zen Trapagan.
Imanol Alvarezek atarikoan zioenez, Norvegiako ohiko jokoaren ordezkari zela Sola HK, alegia, eta horixe islatu da gaur arratsaldean European Leagueko Q3ko joaneko partidan. Defentsa sutsu batek, kontraeraso eraginkor batek eta albokoen indarrak abantaila eman diote eta super amara Bera Bera Gascan kanporaketea iraultzen saiatuko da (39-32).