Bera Bera

Select your language

Pistan 13 saio buruto ostean, Ammman sei eta mendi buelta lasaia egin ostean, super amara Bera Berak bihar larunbata (19etan) Lekunberrin abuzturako bost lagunartekoen sorta irekiko du. Aurkaria, Replasa Beti Onak.

Horretarako, Imanol Álvarezek 16 jokalari deituko ditu, lehen taldeko 15 jokalariak eta  Naroa Zabala atezaina, izan ere, ziur aski, Lucía Prades baja izango baita.

Hortaz, lau jokalari berriak ikusteko lehen aukera izango da: Ester Somaza, Elena Amores, Lisanne Kruijswijk eta Nicole Wiggins, bihar 25 urte beteko dituena.

Maitane Etxeberria, kapitain lanetan dagoena, berriak “lan egiteko gogo biziarekin daude eta ilusio handiarekin”. Bere ustez, “lehen momentutik ulertu dute Imanolen nahi duen jokatzeko modua eta, batez ere, zer den Bera Bera”.

Etxeberria berritsi du “partidak jokatzea dugu gustokoen, lagunartekoak izan arren, orduan ikusiko dugu nola gauden”. Frogak egiteko garaia izan arren “taldeak nola erantzuten duen ikusiko dugu eta erritmoa eta konfiantza hartzeko”.

Datorren astean, super amara Bera Berak Egiako Txapelketari ekingo dio. Abuztuaren 12an, asteartean 18,30etan, donostiarrek Grafomental La Rioja hartuko dute eta ostegunean, ordu berean, Replasa Beti Onak.

Abuztuaren 22 eta 23an, super amara Bera Bera Summer BAG delako txapelketan arituko da Leongo Villacelaman. Ostiralean 18,30etan Caja Rural Aula Valladolid izango da aurkaria eta hurrengo egunean Mecalia Atletico Guardés edo Costa del Sol Málaga, aurtengo gonbidatua.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores