Bera Bera

Select your language

Ostiral eta larunbat honetan ekingo die denboraldiaurreko azken bi lagunartekoei super amara Bera Berak, Summer BAG 2025a ospatuko baitu Villacelaman bere zazpigarren edizioan, ziurrenik abuztu honetako torneorik onenetakoa, izan ere joan den denboraldiko liga erregularreko lehen hiru sailkatuak bertan direlako.

Badator 2025eko Summer BAGaSummer BAG ekimena 2018an sortu zen, super amara Bera Bera, Caja Rural Aula Valladolid eta Mecalia Atletico Guardesen eskutik, udako txapelketa gisa. Lehen edizioa A Guardan egin zen, bigarrena Donostian – finalerdiak Bidebietan, eta bigarren egunean, Egian-, hirugarren edizioa Valladoliden izan zen, pandemiaren ondorioz 2021ean. 2022tik, Leongo Villacelama herria da torneoren kokagune. Edizio bakoitzean laugarren talde bat izan da gonbidatua, eta Summer BAGetik Alcobendas, Xixongo La Calzada (bitan), Benfica, Rocasa eta Porriñotik igaro dira. Aurten Malaga izango da gonbidatua eta txapelketa streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Palmaresaren gorenean bost ediziotan agertzen da super amara Bera Bera, eta Caja Rural Aula Valladolid, batean. Hain zuzen ere, bi taldeek ostiralean irekiko dute Summer BAG 2025 txapelketa, 18,30etik aurrera. Beste finalerdia Mecalia Atletico Guardesek eta Costa del Sol Malagak jokatuko dute, 20,30etan.

Deportecienpes-i argitaratutako informazioan, Caja Rural Aula Valladolid da aldaketa gehien izan dituen taldeetako bat, besteak beste, O 'Mullony, Jimena Laguna, Robles, Lorena Téllez, Martina Romero eta Marcela Arounian galduta. Carratú, Valeska Lovera (Beti Onak), Naroa Baquedano nafarra eta Jallow pibote katalana fitxatu ditu.

Mecalia Atletico Guardesek ere bere taldea berritu du zazpi fitxakea tarteko: Sabina Minguez eta Amadine Balzinc atezainak, Tellez eta Anouk Nieuwenweg nederlandarra albokoak, Poloniako Lublinetik datorrena, Ariana Portillo hegalekoa eta Rosane Serrano eta Nerea Gil lehen lerroan. Aldiz, Miriam Sempere atezaina, Itziar Martinez, Pauli Fernandez, Elena Amores eta Afrika Sempere– erretiroa hartuta- galdu ditu eta Estela Carrera, berriz, baja izango da haurdun baitago.

Costa del Sol Malagak, berriz, Romero zentrala, Maider Barros, Rita Campos pibota portugaldarra eta Nicxon Clabel gazte nafarra fitxatu ditu. Eli Cesáreo, Bitolo, Marta López, Lima eta Marta Regordán, aldiz, baja izan dira.

Abuztuaren 23an, larunbata, hirugarren posturako partida 18etan eta finala, 20etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores