Atzo arratsaldean Loiun lur hartu zuenean, lehen taldearekin astean hiru aldiz entrenatzen duen jubenil mailako jokalari batek Osakidetzak atzo egindako antígenos testak positibo eman zuela adierazi zuen. Jokalari honek asteazkeneko entrenaldia taldearekin osatu zuenez, Euskal Osasun Zerbitzuak nahiago izan du taldea konfinatzea, ostegunean Málagara joan zen espedizio osoak testak gainditu arren, bidai bezperan, alegia.
Hortaz, Covid 19a gainditu zuten hiru jokalariak izan ezik, gainontzekoek eta taldearekin entrenatzen ari den beste jubenilak Coronavirusa antzematen duen testa egingo dute gaur. Emaitza dena dela, aste honetan berrogeialdia tokatzen zaie.
Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Espainiako Federazioko Lehiaketa Batzordeari hurrengo bi partiden atzerapena eskaera egingo du: ostegunean Lanzarote Puerto del Carmen hartu behar zuen hamargarren jardunaldiari zegokion partida eta larunbatean Santanderren aritu behar zuena Uneatlántico Peredaren aurka.
Sara Gil eta María Prieto O’Mullony lesioak zirela eta, Imanol Álvarezek jubenilak igo zituen entrenaldietan parte hartzeko. Jokalari horiek lehen taldearekin baino ez zuten entrenatzen, jubenil eta seniorrekin jokatu gabe, alegia. Aste honetan deialdian sartu behar zituen.
SUPER AMARA Bera Bera Lanzarote Puerto del Carmen eta Uneatlático Pereda taldeekin harremanetan jarri da egoeraren berri emateko eta data berriak zehazteko. Rincón Fertilidad Málagari ere abisatu dio. Bestetik, prestatzaile fisikoak aste honetarako plan berezia prestatu du eta Imanol Álvarezek Covid 19a gainditu zuten jokalariekin lan egingo du.