
Igandean (12,10etan) SUPER AMARA Bera Bera vs Liberbank Gijón partidaz gain, Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldiari dagokiona, harrobiko taldeek jokatu behar dituzten zortzi partidetatik bost Bidebieta kiroldegian antolatuko dira. Azpimarratzekoak dira larunbat arratsaldean euskal ligako jubenil eta kadete mailetan, Lacturale Bera Berak Kukullaga Etxebarri hartuko du eta Reyes Carrere itzuliko da Bidebietara Irauli taldearekin.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur eguardian Lehendakaritzan ehun inguru euskal emakume kirolariei harrera egin die, azken urtean lorpenak eskuratu dituztenak, horien artean apirilean SUPER AMARA Bera Berak Barakaldon irabazitako seigarren Kopa.

Ligako aurreneko etenaldia igarota, urri mamitsuari ekingo dio SUPER AMARA Bera Berak. Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldian, igandean Bidebietan (12,10etan) Liberbank Gijón hartuko du, gol average delakoari esker, egungo liderra.

Asteburuko emaitzen artean, azpimarragarriena da Herrería Bidebieta Bera Bera taldeek lorturiko garaipena eta berdinketa. Gainontzeko partidetan porrotak, Euskal Ligako senior taldearena Usurbilen ere bai.