Aiala Zarautz eta SUPER AMARA Bera Bera taldeek bihar osteguna (20etan) Aritzbatalde kidolegian Euskadiko Kopako bigarren finalerdia jokatuko dute, abuztuan ospatuko den finalean txartela lortze aldera.
Hor Zubileta Evolution BM Zuazo dago zain, izan ere, Kukullaga Etxebarri gainditu zuen otsailean ospaturiko finalerdian (24-35).
Euskal Kopan Ohorezko Mailan jokatzen duten EAEko sei taldeek kanporaketak jokatu behar dituzte, kasu honetan bi multzo osatu ziren eta irabazleek SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo finalerdietan dute zain. Aiala Zarautzek sailkapena lortu zuen Lauko Ermuko Errotabarri nahiz Gaurve Asesores Elgoibar gainditu ostean.
SUPER AMARA Bera Beran lesionatuta daudenak ez dira arituko, ezta ere selekioekin daudenak: Cesáreo, Cardoso eta Arruda. Zoritxarrez, Zolezzi eta June Del Campo ere lesionaturik daude. Aiala Zarautz, aldiz, igoera fasean izateko aukera gutxi ditu, Beti Onak taldearen menpe dagoelako. Egungo plantillak aurpegi ezagunak daude, Nora Azurmendi eta Andrea Zaldua Bera Berako jokalari ohiak eta Malen Morandeira, aurten donostiarrek Zarautzi utzi dion jokalaria.