Larunbatean Josean Gasca kiroldegian Rocasa Gran Canaria taldearen aurka garaipena lortu ostean (25-22) eta inguruan Guerreras Iberdrola Liga dagoeneko poltsikoan duelakoan, SUPER AMARA Bera Berak zuhurtziari heldu nahi dio, batez ere, ezohiko denboraldi honetan.
Sailkapenak baikortasunari aukera ederra ematen duela ezin da ukatu, batez ere, bigarren fase honetako hiru garaipenak lortu dituelako: Liberbank Gijón eta Rocasa Gascan eta Elxen. Rocasa eta Atlético Guardés –sailkapenean bigarren eta hirugarrenak gaur egun-, sei eta zazpi puntura daude, halere apirilaren 28an, SUPER AMARA Bera Berak egun duen aldea lau edo bost puntura murriztuko da emaitza dena dela. Liga bi multzoetan banatu zenez taldeek egutegi ezberdinak dituzte, multzo batekoak beste multzokoak dituzte aurkari orain, ondorioz, lehen fasean eman ziren emaitzei erreparatu behar zaie.
Zentzu honetan, Rocasak bidean utzi zituen hiru puntuak KH7 BM Granollersekin galdu zituen, SUPER AMARA Bera Beraren hurrengo aurkaria (apirilaren 24n larunbatean 18,45etan TDP). Kanariarrek, aldiz, Elche eta Liberbank Gijón taldeak menpean hartu zituzten. Hortaz, etxetik kanpo jokatuko dituen hurrengo bi norgehiagokak, Granollers eta Xixonen (maiatzak 1) irabazita, Rocasari puntu guztiak bereganatzea derrigortzen diote gipuzkoarrek: Aula, Guardés eta EHF Cupeko finala hizpide izango duen Rincón Fertilidad Málaga.
Partida ostean, Imanol Álvarez berak ere Rocasaren partida “inflexio puntutzat” jo zuen. “Orain tarte zabalagoa dugu, bigarrenarekiko gutxienez lau puntuko aldea baina ezin gara erlaxatu, urrats bat aurrera eman dugu baina hurrengo partida Granollersen dugu eta ez da leku erraza guretzako”. Bere ustez “motibaturik aterako direlako, oso” baina, ere berean, larunbatean irakurketa garrantzitsu bat atera zuen entrenatzaileak “zaila da gu gainditzea”.
Danimarkara selekzioarekin abiatu den Eli Cesáreok “garaipen oso garrantzitsua” zela adierazi zuen eta, ondorioz, “astero astero puntuak lortuta, taldea sendotzen doa, lana hobeto ateratzen da eta bide onean goaz”. Azkenik, Manu Pizzok iazko denboraldian azken segunduetan garaipenaren gola egin zuena Granollersen, jakin badaki Palau “oso pista zaila dela guretzat, oso konzentraturik atera behar dugu”.
Argazkia: Gorka Goikoetxea