Defentsan lan handia ez ezik Alice Silva atepean egindako geldiketeti esker, SUPER AMARA Bera Berak Rocasa Gran Canaria gainditu du Josean Gascan (25-22, 12-10 atsedenaldian) Guerreras Iberdrola ligaren lidergoa sendotzeko eta txapelketa bere baitan dago.
Aurreneko bi sailkatuen norgehiagokak zaleen gozamenerako izan da, nahiz eta telebistaz behar du izan. Rocasak Gascan irabazi beharra zuela jakin bazekien SUPER AMARA Bera Berari aurrea hartzeko sailkapenean. Horregatik defentsan sutsu irten dira eta erasoan kanpotik asmatzen hasi dira Mbengue eta Zygoura jokalarien bidez. Donostiarren defentsari kosta zaio kokapen zuzena hartzea baina lortu du. Menéndez eta Cesáreo Mbegue oztopatzen saiatu dira Fernandes izan da markagailua ireki duena, halere, partida hasierak hori kolorea hartu du, Arrojeria eta Cesáreo jokalariak kanporaketak aprobetxatuz.
SUPER AMARA Bera Bera, baina, pistan eroso sentitzen hasi da Silva atezainak geldiketak egiten hasi denean. Fernandesk hutsuneak aurkitu ditu Rocasak defentsa ireki duelako. Morenok kontraerasoan asmatu du, Maitane Etxeberria sekulako gola egin du Navarroren eskuairara eta aurreneko tarteak ireki ditu. Halere, erasoan baloi batzu galdu dituzte gipuzkoarrek atsedenaldira bi goleko aldea baino ez du lortu (12-10).
Bigarrenean Mbenguek gol batera jarri du Rocasa baina etxekoak tartea zabalagoa egin dute Fernandesek eta Hernándezek birritan asmatu dutelako, hegaletik bat eta kontraerasoan bestea (34’: 15-11). Haridianek lekua egin du sei metroetan, Cesáreok erantzun du eta jarraian Fernandesek, hurrengo jokaldian kanporatu dutena.
Cardoso izan da gola sartu duena (39’: 18-12) Gomesek erantzuen du eta Carlos Herrerak partida gelditu du. Cardosok berriro asmatu du eta donostiarrak erlaxatu dira, María González eta Mbenguek taldea gerturatu dute (19-15) eta erabakirik eztabaidagarria iritsi da, izan ere Fernandesek txartek gorria atera diote, epaileek Valdivia hegalean oztopatu duelakoan. Arudak Haridiani penalti gelditu dio baina SUPER AMARA Bera Berak konzentrazioa galdu du. Spugnini eta Valdiviak partidan sartu dute berriro Rocasa (46’: 19-17). Imanol Álvarezek hutsartea eskatu du.
Pizzok 0-4 partziala apurtu du baina Mbenguek dituen baliabideak erakutsi ditu Alba Menéndez sartu den arte. Hernándezek hegaletik asmatu du, Cardosok penaltia huts egin du Palomino atezainaren aurrean baina hegaletik asmatu du eta SUPER AMARA Bera Bera aurretik sartu da Menéndezen golari esker azken minutuetan (53’: 23-19). Rocasak, baina, Zygourak penaltia postera bidali arren, ez du amore eman eta bi goletara gerturatu da Haridianen bidez (55’: 23-21). Pizzok berriro gelditu du talde ohia eta Maitane Etxeberriak kontraerasoan egin du gola garapeina berresteko.
Ondorioz, urrezko bi puntuak. Sei eta zazpi puntuko aldea ditu SUPER AMARA Bera Berak Rocasa eta Guardésekiko, Telden aurrez aurrea bigarren jardunaldiko partidari jokatzeke dute. Datorren astean selekzioekin arituko dira Cesáreo, Cardoso, Arruda eta Imanol Álvarez. Eta hurrengo jardunaldian, apirilaren 24ean Granollersen, A Sangriña gol batez galdu duen taldearen aurka.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 25, Rocasa Gran Canaria 22
SUPER AMARA Bera Bera 25 (12+13): Silva, M. Etxeberria (2), Pizzo (3), Cesáreo (1), Arrojeria (1), Menéndez (1) eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Fernandes (6), Cardoso (5), Terés, Hernández (4), Cavo, A. Etxeberria eta Arrunda (o.a.)
Rocasa Gran Canaria 22 (10+12): Navarro, Valdivia (1), González (1), Rodríguez (4), Spugnini (1), Zygoura (3) eta Trojaola (1) –siete inicial- Mbengue (7), Hosoe, Gomes (2), Falcón (1), Pérez (1), Grosso eta Palomino (o.a.)
Epaileak: Álvarez eta Friera (asturiarrak)
Kanporatuak: Arrojeria, Cesáreo, Fernandes, Terés eta Menéndez eta gorria Fernandesi (44’) SUPER AMARAtik eta Hosoe eta María González Rocasatik
Partzialak: 3-3, 4-5, 8-7, 10-8, 11-9, 12-10 –atsedenaldia- 15-12, 19-14, 19-15, 21-19, 23-20 eta 25-22
Gertaerak: Guerreras Iberdrola ligako bigarren faseko hirugarren jardunaldia. Publikorik gabe Gascan. Renata Arrudak azken jardunaldiko jokalaririk onena saria jaso zuen.