Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak titulua hizpide duen Guerreras Iberdrola ligako multzoko bigarren itzulia jarriko du martxan Xixongo La Arena kiroldegian, Liberbank Gijón taldearekin lehiatzeko, ligako titulua lortzeko urrats definitiboa emate aldera. Jesús Escudero eta Jorge Escudero epaile kantabriarrek zuzenduko dute norgehiagoka 19etan hasiko da (streaming).

Gipuzkoarrak ez dira astuariarrekin fio, bigarren fasean irabaztea zer den jakin arren, izan ere, azken bi partidetan Liberbank Gijónek gauzak estu jarri dizkie Málaga eta Atlético Guardés taldeei. Gainera, Cristina Cabeza lesionaturik ziren jokalari batzuk errekuperatu digu, María González, Natalia Montilla, besteak beste, eta agian Faria eta Laura Rivas.

Bestetik, Imanol Álvarezek lehenengo plantillako prest dituen 14 jokalariekin lanean dirau. “Partida zailei heltzeko konfidantza maila altua da” azpimarratu du entrenatzaileak. Zentzu honetan, Renata Arrudak adieraz du “ligan goruntz goaz, ondo gaude Gijonen aurka jokatzeko” baina, era berean, ohartarazi du “Rocasa edo Guardés bezalako aurkaria da Gijón”. Jokalari onena saria jasoko du brasildarra: “jokalari guztien eta nire lanaren ondorioa da”.

Talde guztiak partida guztiak jokatuta, Guerreras Iberdrola 2020-21 liga amaitzeko lau jardunaldien faltan, SUPER AMARA Bera Berak bost puntuko aldea ditu Atlético Guardésekiko, sei Rocasa Gran Canariarekin, asteburu honetako jardunaldia atzeratuta duena. Horregatik, donostiarren garaipenak eta nahiz eta Guardesek Elxen ez, gipuzkoarrak ez lirateke oraindik matematikoki txapeldun izango. Beste jardunaldi bat faltako litzateke, horregatik Imanol Álvarezek do “ahalik eta azkarren bukatzeko nahia eta ideia baztertu behar dugu”. Taldea bihar goizean abiatuko da Autocares Davidekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores