Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligako egungo txapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Berak European Handball League 21-22, bigarren lehiaketa garrantzitsuenean izena emateko beharrezkoa den dokumentazioa bidali du. 

Europan 26. partaidetza izango da donostiarrentzat eta berriro ere SUPER AMARA Bera Berak multzoen faseaa du hizpide, oso erronka zaila. European League lehiaketak ez du Txapeldunen ligarekin loturarik, hau da, iaztik goreneko lehiaketan kanporatuak zirenak ez dira txertatzen.

Multzoen fasean egon ahal izateko, kanporaketaren bat gaindituko beharko du. Hiru aurreikusita daude: Q1, irailaren 11n eta 18an; Q2, urriaren 16an eta 23an eta Q3, azaroaren 13an eta 20an). Iazko ohi baino talde gutxiago eman zuten izena eta SUPER AMARA Bera Bera zuzenean Q3a pasatu zen, non Errusiako Zvezda talderen aurka kanporaketa galdu zuen. EHFk uztailaren 13an European League lehiaketan parte hartuko duten taldeen berri emango du.

Txapeldunen ligan arituko diren 16 taldeak ezagutarazi dira aste honetan zozketa bihar delarik. Iazko taularekin konparatuz gero, Bietigheim eta Ramnicu Valcea dira bajak, Suediako Savehof sueco eta Turkiako Kastamonu taldeek ordezkatu dituztenak. Ondorioz, Alemania eta Errumaniako azpitxapeldunak maila altua izango duen European Leaguen arituko omen dira. Alemaniako Metzingen, Thuringer eta agian Blomberg-Lippe taldeak bertan egoteko aukera izango dute, Errumaniako Baia Mare, Buzau edo Magura Cisnadiei bezala.

Nantes izan zen European League honen aurreneko txapelduna, urtarrilean hasiko den multzoen fasera zuzenean egongo da, antza. Horregatik, Frantziak leku gehiago izango ditu, Besançon, Niza eta akaso Paris 92 taldeentzat, ligako sailkapenari so. Danimarkak 20-21ean hiru ordezkari izan zituen, aurten Viborg, Herning-Ikast eta Copenhagen talde izango direlakoan; Hungariatik, Siofok, Mosonmagyarovar, Vaci eta, akaso DVSC Schaeffler. Norvegiatik, Storhamar eta agian Sola, ligako hirugarren sailkatua; Poloniatik, Zaglebie Lublin; Txekiatik, Banik Most, Sueditik, Skuru eta H65 Hoor; Errusiatik, Togliatti, Astrahanochka eta Zvenigorod, azken aurkia; Turkiatik, Yalikavak edo Yenimahalle, eta donostiarrentzat talde ezagunak Suitzako Zug edo Bruhl, Eslovakiako Iuventa Michalovce, Austriako Hypo  edo Atzgersdorf taldea eta, akaso, Zagrebeko Lokovomotiva. Hauek izan daitezke garrantzitsuenak, Guerrreras Iberdrola ligatik Atlético Guardés, agian. Uztailaren 13an argituko da eta uztailaren 20an burutuko du EHFk aurreneko zozketa. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores