Espainiako junior selekzioak Imanol Álvarezek zuzentzen duena, Italiako Pesacara hirian EHF Championship jokoan izango du uztailaren 12tik 18ra bitartean.
Salud Tenerife taldeko María Zaldua gipuzkoarra tartean, Espainiako selekzioa prestaketa Madrileko Camilo José Cela Unibertsitateko kirol instalakuntzetan egiten ari da. 19 urteko selekzio honek astelehenean egingo du debuta Israelen aurka (15,15etan), ostegunean Lituaniaren aurka jokatuko du (15etan), larunbatean beste multzoko taldeak izango ditu aurkari (Bulgaria, Italia, Serbia edo Turkia) eta igandean, finalaz aparte, gainontzeko postuak zehaztuko dira.