
Orain arte Bera Berak ez ditu hainbeste partida ofizal jokatu 2019an bezala. Errege egunetik Kroaziako Koprivnica hirian EHF Cupeko fasearekin hasi eta pasa den ostiraleko Kanariasen garaipen handia lortu zuenetik 40 norgehiagoka igaro dira, Barakaldoko Kopa eta, zeharka, Japoniako Mundialean lortutako Zilarrezko dominak arrakasta gisa.

Lacturale Bera Berako bost jokalari izango dira Euskadirekin Kantabrian 2020ko urtarrilaren 2tik 7ra bitartean burutuko den Selekzioen arteko Espainiako txapelketan.
Jinamar herrian Rocasa gainditu ostean (21-32), SUPER AMARA Bera Berak lidergotza berresteaz gain bigarren sailkatuekin tartea gehiago zabaldu du, lau puntura, urtea amaitzeko.
SUPER AMARA Bera Berak estu hartu du Rocasa (21-32) Juan Carlos Hernández kiroldegian lidergoa berresteko eta egungo txapeldunak bost puntuara uzteko Guerreras Iberdrola ligako bederatzigarren jardunaldian.

SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan burutu du entrenaldia gaur goizean, Kanarieta joan aurretik, plantilla osoa prest duelarik Nekane Terés eta Priscila Dos Santos salbu. Bihar ostirala (21etan, Donostiako ordutegian) Rocasa zain egongo da Juan Carlos Hernández kiroldegian (Miguel Martin Soria - valentziarra- eta David Monjo –madrildarra-).