Asteburu ahaztezina ondoren, Erreginaren Kopa batek sortzen dituen emozioz beteta, Bera Bera Eskubaloiak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi hau antolatzea posible egin duten pertsona guztiei.
Joku polita erakutsi zuen Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kopan. Gascan ostiraleko bi partidak irabazi zituzten, Porriño eta Málagari eta larunbatean Eldarekin galdu arren, golen alde lagun, finalera sailkatu ziren Javier Munilla entrenatzaileak zuzentzen dituen jokalariak.
Finalean, Illunben, Covidel Aula Valladolid izan zen aurkari, hiru partidak irabazi zituen taldea. Kanpotarrak nagusi izan ziren lehen zatian, bigarrenan donostiarrek finala irauli zuten Nora Urtasun gidari baina Valladolidekoen atezainak zapuztu zituen Lacturale Bera Bera aukerak.
Halere, kadete taldeak ere Petritegi Sagardotegiko ospakizunean parte hartu zuen eta, orokorrean, esperientzia ahaztezina izan da gazteentzat.
Erreginaren Kopako azken fasearekin batera, Bera Berako bigarren taldea Cangasera joan zen eta bertan Zilarrezko Mailara igotzea lortu zuen, hiru partidak irabazita, bereziki atzo Tapería Dos Chata antolatzailearen aurka jokatutakoa, txartela bi taldeetako batek eskuratu baitzuen.
Super amara Bera Bera Erregina Koparen XLV edizioko txapeldun atera da Illunbetik, 4.200 ikusle baino gehiago bildu duena, eta asteburu honetan gozatu ederra hartu du. Donostiako taldearen Kopako zortzigarren titulua da. Horrez gain, bigarren taldeak Zilarrezko Mailara igotzea lortu du gaur goizean Cangasen, eta Lacturale Bera Berako kadeteek ezin izan dute eguna borobildu mailako finalean, txapelketa bikaina egin arren.
Lehen zati harrigarri batean, super amara Bera Berak Costa del Sol Malaga gainditu du jokoaren kontzeptu guztietan, finalerdia hausteko, bigarren zatian errenta kudeatzeko eta KH7 BM Granollers gaindituta, finalean zain zegoen Caja Rural Aula Valladolid agurtzeko. Gainera, Ilunben final bera jokatuko da kadete mailan 11etan.