Berriz ere penalti tanda bat negargarria izan da super amara Bera Berarentzat, ez baitu European Leagueko multzoen faserako txartela lortu Dijongo Palais des Sportsen egin zen European Leagueko QR3 itzuliko 1.800 pertsonarekin. Dijonek lehen hiru jaurtiketetan asmatu zuen, Gipuzkoarrek, aldiz, huts egin dituzte.
super amara Bera Berak azken entrenamendua egin du gaur goizean Gascan, Dijonera joan aurretik (Loiutik Genevara hegazkinez), eta hedabideen aurrean egin duen agerraldian, Imanol Alvarez teknikariak adierazi du “gure partida jokatzera, ondo sartu lehian eta gure gauzak egin behar ditugu, abantaila ez baita asko pentsatzeko adinakoa”. Donostiarrek 22-19 irabazi zioten JDA Bourgogne Dijoni joaneko partida eta itzulikoan (igandean, 17etan, telebistarik gabe, frantziarrek ez dutelako produkziorik egingo) erabakiko da European Leagueko multzoen faserako txartela.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak antolatutako Gipuzkoako Kirolaren gala ospatu zen bart Tabakaleran, super amara Bera Berak protagonismoa hartu zuela.
Anne Erauskinek eta Elke Karstenek komunikabideak artatu dituzte gaur goizean Ammman, eta biak bat etorri dira European Leagueko QR3ko joaneko partidan (22-19) JDA Bourgogne Dijonen aurka lortutako garaipena “azpimarratzen”, baina era berean nahiago dute Palais des Sports JM Geoffroyra irten “tarte horri erreparatu gabe”.
Zilarrezko mailako 8. Jardunaldiari ekingo dio Bera Berako bigarren taldeak Aiala Zarautz hartuz Bidebietan, igandean 12,15etan. Santanderren irabazita, sailkanpenean beste urrats bat eman nahi dute donostiarrek. Zarauztarrak berriz Los Chelines bigarren sailkatua gainditzeko zorioan izan ziren Aritzbatalden.
































