Bera Bera

Select your language

Joaquin Rocamora Espainiako hautatzaile berriak bere lehen zerrenda aurkeztu du Austriaren aurkako norgehiagoka bikoitzari begira, 2026ko Europako Txapelketarako sailkapenaren testuinguruan. Deialdian super amara Bera Berako sei jokalari daude: Etxeberria, Erauskin, Tchaptchet, Álvarez, Prades eta Somaza.

Polonia, Errumania, Eslovakia, Turkia eta Txekiako Europako Txapelketarako sailkapena bideratuta du Espainiak, bi garaipenekin, eta martxoaren 2an Vienara joango da, non Austriaren aurkako lehen partida jokatuko duen, Sport Arena Wien pistan, martxoaren 4an, 18etan. Faseko laugarren partida, aldiz, Algecirasen jokatuko da martxoaren 7an, larunbata, 19:30etan.

Rocamorak 18 jokalariko zerrenda osatu du, eta nobedade gisa bertan dira berriro super amara Bera Berako jokalari ohi Maddi Aalla, Eli Cesáreo eta Maria Prieto O 'Mullony.

Murgiondo eta Fresco

Bestetik, Cristina Cabeza, jubenil mailako hautatzaileak Oihana Murgiondo eta Elene Fresco deitu ditu martxoaren 5 eta 7an Salamancan Eslovakiaren aurka bi lagunarteko jokatze aldera. Martxoaren 2an Madriden daude deituta eta handik Bejarrera abiatuko dira partidak prestatzera.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores