Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako 20. jardunaldiari ekingo dio, Elke Karstenen bajarekin eta Carmen Arroyoren berragerpenarekin, KH7 BM Granollersi aurre egiteko larunbatean, 18etan, Palaun.

Internzional argentinari erresonantzia egin zioten atzo, larunbatean Gascan eskuin belaunean zer duen argitze aldera. Arroyo, berriz, urtarrilaren 2an Zarautzen Euskal Kopako partidan izandako bihurrituaren ondoren berragertzeko moduan izango da.

Ciudad Realeko hegalekoak aitortu du “taldera itzultzeko gogoa” duela, “ahalik eta ekarpen handiena egite aldera”. Arroyo “osatuta” dago, eta “ondo sentitzen da taldeari laguntzeko”. “Luze eta gogor egin da harmailetatik ikustea” onartu du “ez dela islatzen entrenamenduetan egindako lana” aitortu eta “ezintasuna” sentituz ere bi.

Arroyok “lanean jarraitzeko, fokalizatuta egon eta guztion artean egoera horretatik atera ahal izatearen alde” egiten du, “geure buruarengan sinesten jarraitu behar dugulako, eguneroko lanean”. Baiki, “beti berpizten gara eta egoera horretatik atera ahal izateko motibazio gisa hartzen dugu”.

Hegalekoak uste du KH7 BM Granollers “dinamika onean” dago, “baina taldean konfiantza izaten jarraitzen dut”.

Palau kiroldegia ondo ezagutzen duena Ester Somaza da. Kataluniako hegalekoak “partida bizia eta interesgarria” espero du, “zaila izango da, baina horrekin ahal dugu”. Aitortu du taldea “bolada txarrean” dagoela, baina uste du “indartsuago aterako garela”. Horretarako, onartu du “gure erasoari eta defentsari, egiten ditugun akatsei eta Granollersen partidan mentalizatuta gaude" begiratzen ari garela.

Somazak Granollersen erasoaren “potentzialaz” ohartarazi du, eta uste du “defentsan intentsitate pixka bat gehiago falta zaigula”.

Azkenik, esan du “pozik” dagoela Rocamorak martxoko deialdiari gerrariekin egindako deiagatik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores