Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako Malena Cavo 14. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu du Federazioak web orrialdean jasotako bozkei esker.

Lehengo larunbatean Zumaian jokaturiko partidan Handbol Sant Quirze taldearen aurka, Malena Cavok, 40 minutu jokatu zituelarik, zortzi jaurtiketatik bost gol egin zituen eta donostiarren erasoko erreferentea izan zen aurreneko zatian.

Denboraldi honetan hirugarren izendapena da SUPER AMARA Bera Berako jokalari batek jaso duena. Cavoren aurretik izan ere, Cristina Polonio –6. jardunaldian- eta Alice Fernandes Silva –10. jardunaldia- izan ziren Guerrera Iberdrola.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores