Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata Málagan (18etan) etxetik kanpo jokatu behar dituen sei partida sorta “zaiei eta konplikatuei” hasiera emango die Guerreras Iberdrola 21-22 ligako ibilbidea berreste aldera. Eta Alba Menéndezen bajarekin egin beharko du, 2014ko maiatzetik partida bakar bat galdu ez duena, hau da, 247 deialdi jarraian bete ostean egungo osasun egorerak etxean utzi du kapitaina.

Bidebieta goizean entrenaldia burutu ostean, 15 jokalariekin SUPER AMARA Bera Bera Loiura abiatu da Autocares Davidekin Malagara hegazkinez bidaiatzeko.

Sailkapenean bostgarren, donostiarrekiko bederatzi puntura egon arren eta partida bat gutxiago –Lanzaroten martxoaren 9an jokatuko du- Costa del Sol Málaga da Ligako puntako talde bat. Partida El Carranque kiroldegian jokatuko da Miquel Florenza eta Jordi Ausàs kataluniarrek zuzenduko dutena.

Imanol Álvarezek “norgehiagoka bi taldeentzat zaila izango dela” uste du. “Beraiek oso joku finkatuta dute, elkar asko ezagutzen dute, elkarrekin denbora asko daramatelako, baloirik gabe mugitzen dira oso ondo eta ondo gainera” azaldu du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak ohartarazi duena “motibaturik irtengo dira Ligari heldu nahi badiote gu irabaztea ezinbestekoa dutelako”.

Gainera, bere taldea “ondo” ikusten du, hasperen egin du Alba Menéndezen bajarekin “defentsan batez ere bere hutsuneak kalte egiten digulako” eta plantillak partida “zaila” izango dela badaki, gainera, “bi taldeak asko ezagutzen dugu elkar eta emaitza positiboa ateratzen saiatuko gara”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores