Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera Elisabet Cesáreo pibotak ez du datorren denboraldian klubean jarraituko gaur goizean Bidebietan eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendiarekin batera komunikabideen aurrean adierazi duen agerraldian,.

Pibotak SUPER AMARA Bera Beran hiru urtetako ibilbidea denboraldi amaieran jartzea erabaki du eta Europako ligarik indartsuenetariko batera doa. Halere “sentimendu kontrajarriak” dituela onartu du, izan ere, “zoragarria da hiru denboraldi hemen egitea, jokalari gazteak hemen jokatzea dugu helburu hainbat arlotan kluba eredu delako eta eskerrak eman nahi dizkiet klubari, Tatiri, Imanoli, Nerea Urangari, gainontzeko entrenatzaileei, Ammma zentroari arlo fisiko hobetzen laguntzeko, zaleei, prentsaari…”.  Eta taldekideei ere bai, “zoragarriak dira, niretzat eredu izan diren jokalariak eta aldagelan bat egitea oso garrantzitsua izan da”.

“Oraindik denboraldia ez da bukatu, asko dugu jokoan, lan gogorra egingo dut amaiera arte nire ezaugarri den heinean eta Liga eta Kopa irabaztea nahi dugu” amaitu du Eli Cesáreok aipatuz “Donostian oso pozik eta etxean bezala sentitu naiz”.  

Bestetik, Tati Garmendia kirol arduradunak eskertu dio “profesionaltasuna”, zorterik onena opa dio eta “ordezkatzeko zaila den baja” dela onartu du.

Eli Cesáreok hiru denboraldi egingo ditu Donostian. Egun 49 partida jokatu ditu (Ligan 36, Europan 6, Kopako bost eta bi Superkopa) 115 gol sartuz (88 Ligan, 18 Europan, zazpi Kopan eta bi Superkopan). 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores