Emozioaz beteriko partidan, Costa del Sol Málagak hobeto kudeatu ditu azken minutuak eta SUPER AMARA Bera Bera (27-23, 13-14 atsedenaldian) gainditu du ligako 52 partida galdu gabeko boladari amaiera jarriz.
SUPER AMARA Bera Bera ondo sartu da partidan, defentsan, atepean eta erasoan. Málagako lehenengo lerroa oztopatzen saiatu da eta Aallak Doiro gelditu du. Cavo bikain hasi da, gola eginez eta bi penalti lortuz, Hernándezek sartu dituena.
Menéndez baja, Imanol Álvarezek Cesáreo eta Loidi kokatu ditu erdian, Etxeberria eta Hernández lagun eta Cavo eta Gil hegaletan. Boadak Loidi ordezkatu du erasoan. Pibotea aurkitu ezinik, Arderiusek ardura hartu du. Donostiarrak nagusi ziren baina Malagaren erritmo geldoak partidatik atera ditu. Castellanosek Hernándezen kontraerasoa eta Boadaren barneraketa gelditu ditu eta Espe Lópezek berdinketa jarri du.
Costa del Sol Málagak hutsuneak eragin ditu Doirorentzat eta aurretik jarri da (13-11), halere O’Mullonyk bi gol egin ditu eta Etxeberriak beste bat atsedenaldiara aurretik iristeko (13-14).
Bigarren zati hasieran Aallak bi geldiketa egin ditu baina birritan galdu dute baloia erasona, Sole Lópezek berdindu du, Fernandesen kanporaketa ondo aprobetxatu du internazioanalak eta ondoren, Castellanosen bi geldiketak, Espe Lópezen barneraketa eta Campigli pibotean 4-0 partziala eskuratu dute. 17-14 atzetik, Arrojeriak 36. minutuan egin du aurreneko gola baina SUPER AMARA Bera Berak ez du aprobetxatu bat gehiago zegoela Aallak Espe Lópezen saikera gelditu arren.
Arrojeriari penaltia egin zioten baina Hernándezek ez zuen asmatu. Aallak taldea mantendu du partidan eta Castellanosek tartea. Álvarezek Boada eta Arrojeria batera kokatu ditu, usurbiltarrak bi golekin erantzun du taldea gol batera jarriz (47’: 20-19). Loidik penaltiz berdindu zuen eta Cavok aurretik jarri baina Arderiusek erantzun du eta Costa del Sol Málagak Boadaren kanporaketa aprobetxatu du bi goleko abantaila lortu. Castellanosek Loidiri penaltia gelditu dio eta Dos Santosek bi puntuak ziurtatu ditu (27-23).
Ondorioz, Málagan amaitu da ligan galdu gabeko 52 partidako bolada. Halere, donostiarrak líder dira sailkapenean tartea dutelarik.
Fitxa: Costa del Sol Málaga 27, SUPER AMARA Bera Bera 23
Costa del Sol Málaga 27: (13+14): Castellanos, Sole López (7, 3p), Doiro (3), García (2), Arderius (5), Espe López (4) eta Dos Santos (3) –hasierako zazpikoa- Campigli (2), Sánchez (1), Gutiérrez, Alves, Barranco eta Fernández (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 23 (14+9): Aalla, Gil (3, 1p), Hernández (4, 2p), Cesáreo (1), Boada (1), Cavo (3) eta Etxeberria (2) – hasierako zazpikoa- Loidi (2, 1p), Fernandes (1), O’Mullony (2), Polonio (1), Arrojeria (3), Moreno, Ugartemendia eta Silva (o.a.)
Epaileak: Miquel Florenza y Ausàs –kataluniarrak-
Kanporatuak: García, Gutiérrez eta Campigli Costa del Sol Málagatik eta Loidi, Cesáreo, Fernandes eta Boada SUPER AMARAtik.
Partzialak: 1-2, 3-5, 6-7, 9-9, 11-10, 13-14 -atsedenaldian- 17-14, 17-15, 19-17, 21-20, 24-22 eta 27-23
Gertaerak: Pepa Morenok Cavori 14. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola garaikurra eman zion