Bera Bera

Select your language

Málagan Ligan aurreneko porrota jasan ostean, SUPER AMARA Bera Berak Balonmano Salud Tenerife hartuko du larunbatean 19,30etan Josean Gascan sentsasioak berreskuratze aldera, “partida on bat egitea behar dugu” onartu du Imanol Álvarezek.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du bere taldea “adi egongo da” larunbatean  “lehengo jardunaldian gaizki atera ziren gauzak zuzentzeko”. Izan ere, berriro ohartararzi du “liga dekretuz ez dugu irabaziko”. “Azken egunera arte borrokatu behar dugu, gainontzeko taldeak bezala” gaineratu du Imanol Álvarezek. “Gauzak ondo egin digutu orain arte baian Liga irabaztea ez da erraza” adierazi du. 

Galdu ostean “etxean puntuak eustea ezinbestekoa da”. “Sailkapenean beheko postuetan dago Tenerife, bajak eta altak izan ditu, datuei erreparatuta defentsa izango da bere ahulezia, gol gehien jaso duen taldea delako baina gola erraz egiteko gaitasuna dauka, ondorioz, gure defentsako lana premiazkoa da erasoa gainditzeko”.

Alba Menéndezek taldearekin lan egin du. Álvarezek onartu du “Málagan faltan bota genuen, pistan egiten duen lanaz aparte, bidaian, konbibentzian, kapitain izaera bermatzen duen pertsona”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores