SUPER AMARA Bera Berak ez dio aukerarik eman Balonmano Salud Tenerife taldeari Gascan lehia aurreneko zatian erabakita (34-15, 17-8 atsedenaldian), Ligako 16. Jardunaldian selekzioek eragindako etenaldira lider iritsita.
Hasiera indartsua eman diote gipuzkoarrek, O’Mullony eta Boada lagun. SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du berehala puntuen premia duen Balonmano Salud Teneriferen aurka. Málagan galdu ostean, Imanol Álvarezek partida on bat eskatu zuen atarian eta taldeak eman dio, defentsan, erasoan, Alice Silva atepean %38a iritsi delarik.
María Zaldua ondo mugitu da sei metroetan eta Teneriferen aurreneko bi golak egin ditu, halere, horren ondoren kanariarrei asko kostatu zaie gola egitea. Partida on batekin debutari Sol Ceballos atezainak donostiarrak sei metrotara iristen ikusi ditu, Boada eta Malena Cavo eraginkor, SUPER AMARA Bera Bera tartea ireki du Octavio Pérez entrenatzaileak hutsartea eskatu arren.
Aldaketekin partidaren erritmoa jaitsi da, Menéndez birritan asmatu du, Novovicek protagonismoa bereganatu du Tenerifen baina Arrojeria eta Ainhoa Etxeberriak bina gol egin dituzte atsedenaldira 17-8 iritsiz.
Bigarren zatia antzera hasi zen, O’Mullony asmatu du eta batez ere Malena Cavo hegalean, penaltiz eta guzti. López, Novovic, Zaldua laneak jarraitu arren Tenerifen defentsarekin topo egin du eta Alice Diva Silva atepean.
Partida amaieran Loidik, Fernandes, Cesáreo eta Poloniok asmatu dute. Hortaz, bi puntu gehiago, gorenean bakarrik da SUPER AMARA Bera Bera eta lasaitasuna hizpide selekzioek eragindako etenaldira.
Ficha: SUPER AMARA Bera Bera 34, Balonmano Salud Tenerife 15
SUPER AMARA Bera Bera 34 (17+17): Silva, Gil (1), Hernández (1), Boada (3), Cesáreo (3), O’Mullony (4) eta Cavo (7) –hasierako zazpikoa- Loidi (3), Fernandes (2), Menéndez (2), Etxeberria, Arrojeria (2), Moreno (1), Ugartemendia (2), Polonio (3) eta Aalla (o.a.)
Balonmano Salud Tenerife 15 (8+7): Ceballos, Lubianaia (4), Martín (2), Novovic (3), López (1), Cobo, Djukic (1) –hasierako zazpikoa- Zaldua (4), Zsembery, M. Cabrera, Fernández eta Paskal (o.a.)
Epaileak: Roland Sánchez eta Josep Millán (kataluniarrak)
Kanporatuak: Loidi Super Amaratik eta Zaldua, Novovic (2), Cabrera eta Cobo Tenerifetik
Partzialak: 4-2, 7-2, 9-3, 12-6, 15-7, 17-8 -atsedenaldia- 19-9, 23-10, 26-10, 27-11, 30-14, 34-15