SUPER AMARA Bera Berako jokalariak aitortzak jasotzen jarraitzen dute, oraingo honetan, Laura Hernández izan da, 20. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu baitu Federazioak web orrialdean jasotako bozkei esker.
Larunbatean Gascan Granollersen aurka jokaturiko partidan Zubileta Evolution BM Zuazo taldearen aurka, Laura Hernándezek, 32 minutu jokatu zituelarik, sei jaurtiketatik bost gol egin zituen, horietako bat penaltiz une erabakiorretan.
Denboraldi honetan bosgarren izendapena da SUPER AMARA Bera Berako jokalari batek jaso duena. Hernández aurretik, Cristina Polonio –6. jardunaldian-, Alice Fernandes Silva –10. jardunaldia-, Malena Cavo, 14. Jardunaldian- eta Cesáreo -18. Jardunaldian- izan ziren Guerrera Iberdrola.
Alboko elxetarrak garaikurra jasoko du igandean (12etan) Lasesarren, SUPER AMARA Bera Berak Zubileta Evolution BM Zuazo taldearen aurkako partida atarian.