Imanol Álvarez komunikabideen esanetara izan da gaur Gascan entrenaldia hasi aurretik. Igandean derbi berri bat ospatuko da, oraingo honetan Lasesarren (12etan Raul Oyarzun eta Aritz Zaragueta, nafarrak), Guerreras Iberdrola ligako 21. Jardunaldiari dagokiona.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du “derbiak aurkezpenik behar ez duen partida da” eta, bere iritziz, “bi taldeak sasoi onean iritsiko gara, beraiek denboraldiko une gozonean daudela esango nuke”. Bere taldeaz dio “sentsazio onak ditugu, Granollersen aurka norgehiagoka konplikatua atera genuen, partida irauli genuen eta Xixon bigarrenarii puntu bat gehiago atera genion”. Hortzaz, “orain derbia baino ez dugu hizpide”.
Zubileta Evolution Zuazo taldeaz galdetuta, Álvarezek uste du “jokalari garrantzitsuak galdu dituzte baina egoerari buelta eman diote eta bizpahiru jokalarik kirol heldutasuna aurkitu dute pistan eta lehiaketari eta hori nabaritzen da”. “Hortaz gain –jarraitu du- azkeneko bostpasei partida oso onak izan dira, indarguneak zentzuk diren badakite eta ustiatzen dituzte”. “Partida oso berezia da, lagunak ditugu alde batean eta bestean eta hemen dauzkagu han ibilitako jokalariak eta alderantziz”.
Norgehiagokaren gakoaz galdetuta, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak dio “Zuazoren erasoa ezberdina da, taktikoki oso ondo dago landuta taldea eta jokalari batzuk banakako jokaldietan oso onak dira. Eta, horrez gain, konfiantzarekin daude”. Hortaz, bere taldeari “korrika egitea eskatzen diot, defentsa-eraso aldaketak egiten dituzte eta hor aukerak ikusten ditut” eta joku posizionalean “gure erasoak presionatuko duen defentsari aurre egin behar dio, burua argia izan behar dugu aukerarik onena izateko” amaitu du.
Kopaz galdetuta “geroz eta gertuago egon arren oraindik ez dut hortan segundu bat bera ere pentsatu” eta Ligaz, adierazi du “txapeldun noiz irtengo garen kalkuluak ateratzen baditugu gure contra joango da”.
SUPER AMARA Bera Bera lider da sei puntuko aldearekin Sagunton larunbatean jokatuko duen Unicaja Banco Gijón taldearekiko, zazpi Costa del Sol Málagarekiko O Porriñon arituko dena eta zortzi Rocasarekiko Granollersera bidaiatuko duena”.