Bera Bera

Select your language

2022-23 denboraldiari begira, Super Amara Bera Berak ez ditu María Prieto O’Mullony, Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno jokalarien kontratua berrituko, ondorioz, Elisabet Cesáreorekin batera ez dira hurrengo plantillaren kide izango.

Tati Garmendiak azpimarratu du jokalari hauek izan duten “inplikazioa eta egin duten lana”. “Esker oneko hitza bestetik ez ditut egindako esfortzuagatik. O’Mullonyk lesio larri batzuk gainditu behar izan ditu, harrigarria izan da egin duen lana bere mailara iristeko”. Bestetik, Mirenez eta Ainhoaz, “oso pozik ere bai. Ainhoa jubeniletan gurekin izan zen gero ikasketak medio Bilbon jarraitu zuen jokatzen. Biek Zilarrezko mailan urte askotan aritutakoak dira eta Guerreras Iberdrola ligan lekua dutela frogatu dute”.

Hirurek eskerrak eman dizkiote klubari, hiru denboralditan talde honen partaide izateagatik. “Asko ikasi dut, kirol mailan eta maila pertsonalean, asko lagunduko didana etorkizunean, hiru urteko ikaskuntza izan da, esperientzia askorekin, titulu guztiengatik borrokatzera etorri nintzen eta egin dugu, hiru liga lortu ditut eta esperientzia europar bat, bizitza osorako daramadana” azaldu du María O 'Mullonyk. Gainera, eskuin hegalekoak eskerrak eman dizkie “laguntza eman didaten pertsona askori, klubari, entrenatzaileei eta nire taldekideei, lesioak gainditzen lagundu didatelako eta horrek indartsuago egin nau”.

Mirene Morenok “zorionekoa” sentitzen dela esan du. “Ez nuen imajinatuko nire kirol-ibilbideak hiru denboraldi egingo zituenik klub honetan, hiru liga irabazita, Europa bezalako esperientziekin eta bizipen pertsonal askorekin. Pertsonalki nahiz kirol arloan asko hazi naiz”. Eskuin hegalariak aitortu du “denboraldia oso gogorra izan dela niretzat, baina klubaren, teknikarien eta nire kideen babesa sentitu dut”. Bere ustez, "lujazo bat izan da, pena handia ematen dit etapa hau ixteak baina oso eskertuta nago hiru denboralditan klub honetako kide izan naizela esateagatik".

Ainhoa Etxeberriak ere onartu du ez nukeela imajinatuko elitean hiru urtez jokatu ahal izatea, Europako bizipenak izatea, Kopak, eta horregatik eskerrak eman behar dizkiot klubari etxean bezala sentiarazi nauelako, beraz, nire bihotzean oso leku nabarmenean egongo dira. Oiartzungoa da bere etorkizuna zehaztu duen bakarra, hau da, “datorren urtean Mir delakoa buru-belarri prestatzea”.

Datuak

 

2019-20 Denboraldia*

Partidak eta golak

2020-21 Denboraldia

Partidak eta golak

2021-22 Denboraldia**

Partidak eta golak

Compet.

S

L

C

E

S

L

C

E

S

L

C

E

O’Mullony

-

 

8

16

-

 

-

 

1

2

7

15

-

-

2

5

1

1

23

34

2

5

4

4

Etxeberria

C

-

16

8

C

-

3

1

1

0

22

24

4

3

1

0

-

 

22

24

2

1

4

1

Moreno

C

-

16

19

C

-

2

1

1

2

22

37

4

2

2

1

C

 

20

14

2

2

4

0

* Pandemia dela eta, Liga eten egin zen martxoan (16 jardunaldi)

** Hiru partiden faltan

C: Deialdia

Guztira

2019-20 / 2020-21 / 2021-22 denboraldiak

Guztira

 

Superk.

Golak

Liga

Golak

Copa

Golak

Europa

Golak

Partidak

Golak

O’Mullony

2

3

38

65

2

5

6

9

48

82

Etxeberria

1

0

60

56

6

4

8

2

75

62

Moreno

1

2

58

70

6

4

8

2

73

78

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores