Matematikoki Liga eskuratu ostean, Super Amara Bera Berak aurreneko kontratu berritzea iragarri du, izan ere, Sara Gil de la Vega eskuin hegalariak bosgarren denboraldia beteko du datorren urtean.
Kataluniarra 2018ko abenduan iritsi zen Fernanda Da Silvak utzitako baja osatuz. EHF Cupeko multzoen fasea jokatu zuen, Ligako gainontzeko partidak eta Barakaldon 2019ko Kopa eskuratu zuen. Hurrengo urtetan ligan iritsi ziren: 19-20, 20-21 eta 21-22an.
Tati Garmendiaren esanetan, Sara Gil “guretzako jokalari beterana da, pisuzkoa eta ardura gehiago hartuko duena, taldean oinarrizkoa eta oso pozik gaude gurekin urtebete gehiago egingo duelako”.
Sara Gil iribartsu “pozik nago” onartu du. Eskuin hegalariak esan du “zoriontsu naiz hemen, bigarren etxea da eta dudan onena eman nahi dut”.
Liga irabazita, Tati Garmendiak adierazi du denboraldia amaitu dela Sara Gilentzat “ukondoan lesioa duelako aspalditik”. Jokalariak azaldu du “alboko erdiko loturan lesioa du, tendoian eragina duena, hau da, gauzak batzu egiten galerazten didan tendinopatia bat”. Ondorioz, hilabete honetan atsedena hartuko du eta ondoren EPI delakoari ekingo dio ehunak sendatze aldera”
Mediku eta entrenatzaileen taldeekin batera hartutako erabakia da. Gilek uste du “orain gelditzea zentzudua du hurrengo denboraldiari begira”. Minak bere jokuan eragin dio jaurtitzen duen besoa delako. “Uneak egon dira, batzuetan ez zidan minik ematen baina bestetan bai, halere, metalki nekagarria da, partidetan jokuan arreta jartzen saiatu naiz baina metalki lan neketza izan da”.