SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabieen aurrean agertu da gaur Europan berriro lehiatzeko bere taldeak “dituen gogoa eta motibazioa” adierazteko eta ohartarazi du “itxaropentsu gaude, gure aukera izango dugu eta aprobetxatzen saiatuko gara”.
SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako A multzoko aurreneko itzuliari amaiera jarri dio Aula Alimentos de Valladolid aise gaindituz (35-25) jokalari guztien ekarpenari esker, erasoan nahiz defentsan.
Etxeko talde gisa, SUPER AMARA Bera Berak harmailetan ikuslerik gabe jokatuko du aurreneko aldiz. Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka izango da bihar asteazkena 19etatik aurrera Josean Gasca kiroldegian (Luis Colmenero eta Víctor Rollán, Gaztela-Leoi), Guerreras Iberdrola ligari dagokion zazpigarren jardunaldian.
Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur arratsaldean ezagutzera eman du SUPER AMARA Bera Berako Esther Arrojeria zentrala seigarren jardunaldiko Guerrera Iberdrola jokalari dela.
Lasesarrek oroitzapen bikainak utzi ohi ditu Maitane Etxeberriarentzat eta larunbatean beste bat: sudur-hezurra apurtu zioten jaurtiketa batean eta horren ondorioz, gipuzkoarrak ezin izango du eskubaloi pista bat zapaldu hurrengo hiru asteak.