SUPER AMARA Bera Berak Mosku hegoaldean dagoen Chekhov hirian Q3 delakoaren itzulera partida jokatuko du. Igandean izango da 12etan bertako orduan (Donostia, 10etan). Bosgarren aldiz lehian dira gipuzkoarrak Errusiako talde batean aurka eta kanporaketarik gainditu ez arren, etxetik at garaipena lortzeko moduan izan zen, oraingo honetan, European Leagueko multzoen faserako txartela emango ziona.
Pastelería Aramendiak SUPER AMARA Bera Beraren gertu egon nahi izan du Errusiara egingo duen bidaian etxean egindako turroiak banatzen, ohikoak (jinona, Alacant eta gorringo) eta beste batzuk berritzaileak pistatxo eta naranja edo nata eta intxaurra.
Imanol Álvarez komunikabideen aurrean izan da gaur, taldea Errusiaruntz bihar abiatuko baita igandean Europea Leagueko Q3 kanporaketako itzulera jokatzera HC Zvezda taldearekin. Gascan berdindu arren (27-27), SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailaren ustez “erraza izan ez arren” kanporaketa gainditzeko “gai izango gara”, donostiarrak multzoen fasean kokatuko zituena.
European Leaguek Q3 kanporaketarako ezarri duen arautegiak HC Zvezda mugituarazi du Zvenigorod hiritik Chekhovera, Moskuko , sede del equipo masculino que también compite en Europa, el Chekhovskie Medvedi.
Europako ohiko partida bizi izan da Gascan gaur eguardian, non parekotasuna izan den nagusi norgehiagoka osoan zehar amaieran bezala (27-27), ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Chekhov, Moscuko eremuan, lortu beharko du sailkapena HC Zvezda indartsuaren aurka.