Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola ligara garaipen argi batekin itzuli da super amara Bera Bera gaur arratsaldean Gascan, Caja Rural Aula Valladolid (31-22, 16-8 atsedenaldian) gainditu duelarik hiru arlo aipagarri: defentsa estua, Silvaren geldiketak eta Arrojeria eraginkorra.

Eta Caja Rural Aula Valladolid taldeak hasiera bikaina eman dio partidari. Peñas entrenatzailea harmailan zigorra betetzen ari zela, O’Mullonyk donostiarren defentsa estu hartu zuen. Hiru golekin, bat baloia lapurtuta, 1-3 aurreratu ziren baina Arrojeriak eta Erauskin birritan, taldeari lehen abantaila eman diote.

Defentsako lana hobetu dute donotiarrek. Polonio eta Menéndez erdian, Arcos eta Arrojeria –Omuren gainean- lagun, Hernández eta Erauskin hegaletan eta Silva atezain. Gipuzkoarrek jaurtiketak egin dituzte baina zutoinak eta Sanz atezainarekin topo egin dute. Halere, Hernándezek asmatu du kontraerasoa batean eta zazpi metrotik, Boadak hutsenea ikusi du eta Silva partidan sartu da bi kontraeraso aterata eta Aallak Elba Álvarezi penaltia gelditu dio.

Sergio Escudero entrenatzaileak partida gelditu du 4-0 partziala geldiarazteko baina super amara Bera Berak Cavo eta Etxeberria sartu ditu, argentinarrak denboraldian debuta eginez menisko ebakuntza egin ostean. Imanol Álvarezek Gavilán eta Fernandes ere sartu ditu, zaindu beharreko jokalariak eta Urretabizkaiak Hernández ordezkatu du. Donostiarrek norgehiagoka apurtu dute, Boada eta Etxeberriak asmatuta, O’Mullony saiatu arren baina bere taldeari asko kosta izan zaio donostiarren defentsa gainditzea. Erasoan super amara Bera Berak tartea ireki du Cavorekin. Atsedenaldian, 16-8.

Bigarren zati hasieran, Alicia Roblesek Arrojeria saiakerak gelditu ditu baina behin gola sartuta Usurbildarrak Aula Valladoliden defentsa gainditu du behin eta berriz. Halere, bost goletara jarri da Aula (38’: 18-13) Lagunak asmatuta. Silvak O’Mullony gelditu du eta Arrojeriak eta Poloniok gauzak bere horretan utzi dituzte. Ondoren Loidi –defentsan lan ona- eta Menéndez kontraerasoak gauzatu dituzte.

Super amara Bera Berak ez zuen erritmoa jaitsi nahi datorren larunbatean European Leagueko joanekoari ekin behar dio Besançonen eta defentsak hórrela adierazi du, erasoan prozedurei jarraipen emanez. Europako kanporaketa exijentea da eta etenaldi amaitu berri denean iritsi da. Gaviláni atsedena emateko, Eider Tapiak minutu batzu egin ditu.

Ondorioz, garaipen berri bat, zazpigarrena zortzi partidetan eta lau talde Ligan buru:  super amara Bera Bera (partida bat gehiago) eta Rocasa 14 puntu, Costa del Sol Málaga 11 eta Conservas Orbe Porriño 10.

Fitxa: Super Amara Bera Bera 31, Caja Rural Aula Valladolid 22

Super Amara Bera Bera 31 (16+15): Silva, Erauskin (2), Arcos (1), Polonio (1), Menéndez (2), Arrojeria (7) eta Hernández (5, 3p) –hasierako zazpikoa- Boada (3), Gavilán (1), Fernandes (1), Etxeberria (3), Cavo (4), Loidi (1), Urretabizkaia, Tapia eta Aalla (o.a.)

Caja Rural Aula Valladolid 22 (8+14): Sanz, Benedetti (1), O’Mullony (7), T. Álvarez (1), Botella (1), Laguna (2, 1p) eta González de Garibay (4) –hasierako zazpikoa- E. Álvarez (1), Corimberto, Blanco, Lucio (3), Bergara (2) eta Robles (o.a.).

Epaileak: Valdés eta Fernández (astuariarrak)

Kanporatuak: Gavilán (2) eta Tapia Super Amara Bera Beratik

Partzialak: 1-2, 4-3, 6-4, 11-6, 13-7, 16-8 –atsedenaldian- 18-10, 21-14, 24-15, 25-17, 26-19 eta 31-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores