Covid 19an positibo baten gertu izanik, etxealdia gorde behar izan duen Imanol Álvarez entrenatzailea taldearekin bat egin zuen atzoko saioan, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligarako itzulera prestatzen jarraitzen du, larunbatean (19etan) A Guardan izango dena.
María Prieto O’Mullonyk ezker sorbaldan luxazioa egin zuen lehengo asteko entrenaldi batean eta egindako azterketak medio, ebakuntza egitea da hartutako erabakia. Ondorioz, lau hilabete baja izango da.
Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuak federatuen lehiaketak baimentzen dituenez, Bera Bera senior taldeak euskal ligako ibilbideari ekingo dio larunbaten, hilak 16, Bidebietan 16etan Urbil-Usurbil hartuz.
Espainiako Eskubaloi Federazioak behin Cicar Lanzarote Ciudad de Arreciferen partida atzeratzeko eskaera onartuta, taldea urtarrilaren 15era arte konfinaturik dagoelako, SUPER AMARA Bera Bera eta Lanzaroteko taldeak urtarrilaren 30ean larunbatean jokatzea adostu dute, Bidebietan 18,30etan izango dena.
SUPER AMARA Bera Berako hiru jokalarik egindako Covid 19ko frogetan positiboa eman dute. Batek ez du gaixotasunarekin lotutako sintomarik eta beste biek oso modu urrian, ondorioz, hirurak ondo daude eta etxean isolatuta.