super amara Bera Berako Maitane Etxeberria 10. Jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola’ izendatu dute Espainiako Eskubaloi Federazioko web orrialdean botu gehien jaso duelako.
super amara Bera Berak Elke Karsten ezker alboko eta Marie Louis ezker hegaleko fitxatu ditu Frantziako ligako Bourg de Péage taldetik bi jokalariek taldearekin bat egingo dute urtarrilaren 5ean, 2023ko lehen entrenamenduan.
Arratsaldean egin dioten miaketaren arabera, Emma Boadak haustura du ezker eskuko laugarren metakarpianoan.
Partida biribila. Zalantzarik utzi ez duen garaipena lortu du Bera Berak Rocasaren aurka (30-22). Partidak zaleek espero zutenari erantzun dio, izan ere, jokoaren mailak eta intentsitateak agerian utzi dute bi taldeek sailkapeneko gorenean daudela. Orain, berriz, gipuzkoarrak bakarrik geratu dira lider 2022a ixteko.



































