Larunbatean Valentziako La Petxinan ospaturiko Asanbladan, Espainiako Eskubaloi Federazioak 2021-22 denboraldiko kirol egutegia onartu zuen, besteak beste. Ondorioz, Superkopak irekiko du lehiaketa ofiziala irailaren 4 edo 5ean, Guerreras Iberdrola Liga irailaren 11n hasiko da eta Gipuzkoan ospatuko den Kopa, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean burutuko da.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu dira gaur 17 jokalarik osatuko dutela 2021-22 plantilla berresteko, hau da, Terés, Arruda eta Pizzo jokalarien bajek June Loidi, Maddi Aalla eta Cristina Poloniok beteko dituzte. Horrez gain, hainbat arloei ere errepaso jo diete.
Bera Bera Eskubaloiak uztailareko, astebeteko bi txandetan, Eskubaloi kanpusa antolatu du 2007 eta 2013 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat. Bidebietan izango da eta bestelako ekitaldiak ere burutuko dira.
“SUPER AMARA Bera Beraren indargune nagusi bat prestakuntza fisikoa da, halere, arlo guztieta bezala, hobetzea da gure askoa eta horretarako jauzi bat eman nahi dugu jokalari bakoitzak ibilbide pertsonalizatua lortze aldera” hasi du bere agerraldia Tati Garmendiak Ammma Donostiarekin sinatutako hitzarmenaren aurkezpenean.
Cristina Polonio pibotea SUPER AMARA Bera Beraren azken fitxaketa izango da 2021-22 denboraldirako. Sevillan jaio arren aspaldi dago Valentzian bizitzen, uztailean 23 urte beteko ditu eta eskubaloia uzteko erabakia hartu zuen Nekane Terésen hutsunea beteko du.