Ustekabeko jokaldi batean, Bartzelonan jokaturiko Nazioen Kopako finalean, super amara Bera Berako June Loidi jokalariak kolpe gogorra jaso zuen sudur haustura eragin ziona, printzipioz, ebakuntzarik behar ez duena.
Maddi Aalla eta Anne Erauskin taldekideekin batera, Elgoibatarrak Euskadirekin Nazioen Kopako XIII. edizioan parte hartu dute Sant Cugat del Vallès hirian. Euskal selekzioan Galiza gol batez gainditu zuen, Maddi Aalla protagonista, eta finalean Catalunyaren aurka amore eman behar izan zuen (29-28), Anne Erauskin finaleko jokalaririk onena izendatu arren.