Super Amara Bera Berak 2022-23 denboraldirako kamisetak aurkeztu ditu gaur goizean Haizearen Orrazian, Paula Arcos, Maitane Etxeberria eta Maddi Aalla bertan zirela.
Super Amara Bera Berak denboraldiaurreko zortzi lagunartekoen zikloari hasiera eman dio Zarautzen, Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka garaipen argia lortuz (37-21, 19-10 atsedenaldian) bizkaitarrak baino sasoi puntu bat gebiago erakutsiz.
Super Amara Bera Berak irailaren 2an (18,15ean) ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligari, Josean Gasca kiroldegian, Costa del Sol Malagaren aurka, azkeneko txapelketan lehen eta bigarren sailkatuen arteko partida ETB1ek zuzenean emateko egindako eskaerari erantzunez.































