Espainiako eskubaloian proiekzio handienetarikoa duten Lyndie Tchaptchet pibote nafarrak eta Carmen Arroyo Ciudad Realeko albokoak super amara Bera Berarekin sinatu dute kontratua, gutxienez, hurrengo bi denboraldietarako, 2023-24 eta 24-25erako, alegia.
Kamerunen jaioa eta Iruñean bizi dena, Lyndie Tchaptchet Gurpea Beti Onak Azparren Gestión taldetik dator, azken jardunaldian ohorezko maila berritsu zuena. Atarrabiako taldearekin emakumezkoen eskubaloiko ohorezko mailara igo zen eta Guerreras Iberdrola Ligan debuta egin du. Tchaptchetek 18 urte bete zituen urtarrilean, 1,85 metroko altuera du eta sei metroetan duen indarrengatik nabarmentzen da. Nafarra 24 aldiz izan internazionala Espainiako jubenil selekzioarekin eta bost aldiz juniorrekin, batez beste 2 partidako 6 gol baino gehiago sartuta.
Bestalde, Carmen Arroyo albokoa, Gijongo Motive.co taldetik dator, non azken denboraldian Guerreas Iberdrola Ligan debuta egin duen. 19 urte eta 1,80 metro neurtzen duena, kanpoko jaurtiketa du indargune, denboraldi honetan super amara Bera Beraren aurka jokatutako partidetan nabarmen gelditu dena. Bost aldiz izan da internazionala etorkizuneko selekzioarekin (partidako 5,8 gol), 21 aldiz jubenilekin (2,1 gol) eta bost aldiz juniorrarekin (6,4 gol).
Ambros Martin Espainiako selekzioko hautatzaileak deitu ditu bi jokalariak ekainaren 8tik 14ra Kantabrian Guerreras selekzioak egingo duen konzentraziora.