Zilarrezko maila ere ligara itzuliko da asteburu honetan. Gainera, lehen itzuliari amaiera jarriz. Donostian, Bidebietan igandean 12,15etan, Bera Berak Gala Gar Toper Zaragoza La Jota taldea hartuko du sailkapenean gora begiratzen jarraitzeko asmoarekin. Donostiarrak seigarrenak dira, goiko taldeak ihes eginda eta Zaragozakoak, zortzigarren. Halere, garaipenak beheko taldeekin tartea are gehiago irekitza suposatuko luke eta bigarren itzuliari begira –non Eider Tapia agertuko den- posturen bat irabazi. Horrez gain, Urrezko mailan Zaragozako Coloresen egon ostean, June Del Campo Bera Bera itzuli da.
super amara Bera Berak larunbatean (18,15etan) irekiko du Guerreras Iberdrola Ligako bigarren itzulia, Conservas Orbe Zendal Porriñori bisita eginez. Izan ere, O Porriñon jokatutako azken lau partidetatik bakarrean irabazi du, bi berdinketa eta porrot batekin.
super amara Bera Bera larunbatean O Porriñon (18,15etan) Guerreras Iberdrola Ligara itzultzeko prestatzen ari da, Sora Ishikawaren entrenamenduko lehen egunarekin, baina Carmen Arroyo eta Anne Erauskin hutsuneekin.
super amara Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du gaur Aritzbatalden jokatutako finalerdian Aiala Zarautz (15-34) gaindituta. Donostiako taldea gora joan da minutuak pasa ahala, baina kezkagarriena Arroyok ezker orkatilan duen lesioa izan da.



































