Partida amaiera bikain bati esker, Super Amara Bera Berak Celles sur Belle antolatzaileari irabazi dio Thouars herrian (33-39, 12-15 atsedenaldian) ‘Les Belles des Deux-Sevrés’ izeneko txapelketan.
Lagunarteko batean azken urteetako aurkaririk indartsuena aurrean izan arren, Super Amara Bera Bera Zuazo eta Mérignac taldeen aurkako partidetan bezala ari da, hau da, minutuak banatuz eta probak eginez. Celles sur Bellek antolatzen duen txapelketa porrot batekin ireki arren Ikast Handballen aurka (31-25, 11-11 atsedenaldian), donostiarrek itxura ona eman dute.
Azken urteetako aurkari indartsuenaren aurkako lagunartekoa izango du Super Amara Bera Berak bihar, abuztuaren 16an (18,15etan) Belles de Deux Servres Txapelketari hasiera emateko Poitou-Charenteseko Celles sur Belle herrian. Donostiarrek Danimarkako Ikast Handball taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, joan den denboraldian European Leaguen ezezik bere ligan ere hirugarren gelditu zena.
Super Amara Bera Bera aurredenboraldiko erdialdera iritsi da. Liga hasteko hiru aste falta direnean, Costa del Sol Malagaren aurka (irailak 2, ostirala, Gascan 18,15etan), gipuzkoarrek abuztuko asteburu osoa libre bakarra izango dute eta Imanol Álvarez entrenatzaileak balantze positiboa egin du “denetarik izan dugu egun hauetan”.
Super Amara Bera Berak Frantziako eliteko Mérignac Handball taldea gainditu du gaur arratsaldean Baionan, bi taldeen arteko gol-jaialdi batean (32-40), talde gipuzkoarraren bigarren lagunartekoan eta frantziarraren lehenengoan.