Zazpigarren jardunaldiari ekingo diote Euskal ligako kadete eta jubenil mailetan, neske-mutiletan, hau da, hiru partida baino ez dira gelditzen eta mailari eusteko borrokan dira Lacturale Bera Bera eta Herrería Bidebieta Bera Berako taldeek. Larunbatean etxetik kanpo arituko dira, neskak Zumaian eta mutilak, Barakaldon. Oso irteera zailak gainera.
Joan den astean, June Loidik istripu txiki bat izan zuen, 20 kiloko pisua erori baitzitzaion eskuineko oinean, zehazki lehen falange distalean, eta horrek hainbat pitzadura eragin zizkion behatz horri.
Karsten, Cavo, Gavilan, Fernandes eta Etxeberria, 26. Munduko Txapelketara joan diren super amara Bera Berako bost jokalariak, lehen faseetan arituko dira Danimarkako Fredrikshavnen, herrialdearen iparraldean. Espainia eta Brasil G talde berean daude, Kazakhstan eta Ukrainarekin batera; Argentina, berriz, H taldean dago, Herbehereak, Txekia eta Kongorekin batera.
Munduko Txapelketak eragindako etenaldian, bigarren itzuliaren zain, super amara Bera Berak denboraldi erdiko abonua eskaintzea erabaki du, Gascan jokatuko diren Guerreras Iberdrola ligako sei jardunaldiak eta final-laurdenetako partidak ikusteko aukera emango duena, hau da, zazpi norgehiagoka guztira eta bestelako onurak.
Gol batez baino ez zuen irabazi Bera Berak Etxebarrin Kukullagaren aurka, Euskal Ligan lidergoan eroso jarraitzeko. Albiste pozgarriena June Del Campok eman zuen, pistara itzuli baita, gol batekin gainera. Tarte gehiago lortu zuen Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak Eibarren (31-35), Euskal Ligan mantentzeko itxaropena mantenduz. Erronka zaila zuen Lacturale Bera Berak Basaurirekin eta oraindik borronkan jarraitu behar dute mailari eusteko.



































