Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak hartuko du bihar, larunbata (19etan) Super Amara Bera Berako lehen lagunartekoa, Zubileta Evolution BM Zuazo izango du aurkari Europako kutsua izango duen aurredenboraldian.
Super Amara Bera Berak, Caja Rural Aula de Valladolidek eta Mecalia Atlético Guardesek antolatzen duten Summer BAG txapelketaren IV. edizioa abuztuaren 26an eta 27an jokatuko da, Leongo Villacelama herrian, eta Sport Lisboa e Benfica taldea izango da gonbidatua, gipuzkoarren lehen aurkaria izango dena (ostirala 18etan).
Super Amara Bera Berako taldeak Ander Ayalak zuzentzenduen Senide Fisioterapiaren zerbitzuak izango ditu denboraldi honetan. Amaia Mediero eta Cristian Mujika fisioterapeutak arduratuko dira jokalarien beharretara egokitzea.
Super Amarak Bera Bera Eskubaloia babestuko du datozen hiru denboaldietan 2022-23, 23-24 eta 24-25an, ondorioz lehen taldearekin 2016an hasitako harremanari jarraipena emango dio.
‘Gehiago nahi dugu’ lelopean Super Amara Bera Berak 2022-23 denboraldirako bazkide kanpaina abian jarri du Josean Gasca kiroldegira zale gehiago erakartze aldera.