Cristiano Da Rocha hautatzaileak Brasileko selekzioak Super Amara Bera Berako jokalari Mariane Fernandes deitu du datorren astean Suedian burutuko duen konzentraziora.
Bera Bera Eskubaloiko Bera Bera kadete mailako bi taldek eta jubenil mailako bakarrak parte hartuko dute Gipuzkoako txapelketetan, asteburu honetan abian jarriko direnak.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo den Euskaraldiarekin bat egingo du Bera Berak. Izan ere, aurten Donostiako antolatzaileak ahalegin berezia egiten ari dira hiriko Kirol elkarteek Euskaraldian parte har dezaten.
Asteburuan Euskal Kopari heldu diote Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek emaitza ezberdinak lortuta.
Batetik, Errenterian atsedenaldian hamar gol atzetik joan arren, kanporaketari eutsi dio senior taldeak. Larunbatean Bidebietan (20,15etan) Bera Bera bi goleko aldea (25-23) iraultzen saiatuko da Ereintzaren aurka.
Bestetik, Barakaldon Zuazorekin galduta (27-21), Lacturale Bera Bera kadete mailako taldea Euskal Kopatik kanpo gelditu du.
Eta, azkenik, jubenil mailan, Lacturale Bera Berak 24-19 Berango Urduliz Eskubaloia taldeari irabazi zion eta datorren igandean Etxebarrin (11,30etan) Kukullagari egingo dio bisita sailkapena lortze aldera.
Partida hasiera bikain bati esker (10-1eko partziala 15. minutuan), Super Amara Bera Berak aise gainditu du Atticgo Balonmano Elche (32-17) eta etxeko lehen garaipena lortu du Guerreras Iberdrola 22-23 liga honetan.