Guerreras Ligako titulurako playoffetako final-laurdenetako koadroaren zati bat argituta, Iberdrola, super amara Bera Bera eta Costa del Sol Málaga taldeek plaza bat izango dute finalean. Lehenengo partida larunbat honetan jokatuko da, maiatzaren 4an (19etan) Gascan, eta bigarrena, Malagan, maiatzaren 19an.
Pasa den larunbatean, Gascan sufritu arren, Caja Rural Aula Valladolid mendean hartu zuten donostiarrek (27-23), eta andaluziarrek errazagoa izan zuten KH7 BM Granollersen aurka (27-19), Palaun jokatutako lehen partidan berdinketa lortu baitzuten.
Liga erregularrean bigarren geratu denez, Costa del Sol Malagak kantxa faktorea alde du – lehiaketa sistema honekin zaila da hori ziurtatzea–, horregatik, lehen partida Donostian jokatuko da, Erreginaren Koparen aurretik, eta bigarrena – asteburu hori ondoren – Teledeportek emango duena (igandea, maiatzak 19, 18etan).
Euskaldunek eta andaluziarrek hirutan ikusi dute elkar denboraldi honetan. Lehen partida Gascan izan zen, berdinketan bukatu zen Iberiar Superkopako finalean (28-28) eta penaltietan etxeko gehiago asmatu zuten. 20 egun geroago, Guerreras Iberdrola Ligako partida iritsi zen, Malagako abantaila argi batekin (26-21), donostiarren hasiera kaskarra aprobetxatuz. Eta Donostiako itzulian, super amara Bera Berak eskuratu zuen garaipena (25-21).
Playoffetako finalerdietan eta finalean, abonatuek sarreraren erdia ordainduko dute, hau da, 7,5 euro helduek eta hiru, gazteek.